“Hizkuntzak erraietan” dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia

Datorren astelehenean, arratsaldeko 18:30etik aurrera Herri Antzokian, “Hizkuntzak erraietan” dokumentala aurkeztuko da. Ikasturte honetan, "Euskara, Kulturartekotasuna eta komunikazioa Lardizabal Eskolako Hezkuntza komunitatean" proiektua landu da. Elkarlanean aritutako eragileek, proiektua eta mezua komunitatera zabaltzeko dokumentala egin dute. Jarraitu irakurtzen. 

 

“HIZKUNTZAK ERRAIETAN” dokumentalaren AURKEZPENA eta SOLASALDIA

EGUNA: Ekainaren 20an, ASTELEHENA

ORDUA: 18:30

LEKUA: ZALDIBIAKO HERRI ANTZOKIA

 

Lardizabal herri eskolako komunitatetik abiatuta, herriko eragileak inplikatuz (Etxekonekok Elkartea, Zaldibiako Udala)  eta UEMAren eta HUHEZIko Amelia Barquin eta Karmele Perez irakasleen laguntzarekin proiektu aitzindari bat burutu da ikasturte honetan.

Izan ere, herrian dugun errealitateak eskolan eragin zuzena du eta azken urteetan nabarmentzen ari zen kezkari erantzunez jarri da martxan proiektua. Nola lortu dezakegu euskaraz bizitzen jarraitzea eta era berean euskara ez dakiten familiekiko komunikazioa eta giro abegikorra bermatzea?

Pasa den ikas-kurtsoan helburu hori lortzeko bidean lagungarri izan daitezkeen metodologia eta teknikak adostu, aplikatu, probatu eta baloratu dira, eta proiektuaren emaitza Lardizabal hezkuntza komunitatetik harago, Udalean zein antzeko egoera bizi duten herri euskaldunetan aplikagarri izatea aurreikusten dugu. 

Egindako proiektuaren arrazoia eta mamia herri osoari azaldu asmoz, “Hizkuntza erraietan” izeneko dokumentala egin dute Lardizabal Herri Eskolak, Auso Gaztelu Guraso Elkarteak, Etxekonekok elkarbizitza Elkarteak, Zaldibiako Udalak, eta UEMAk.