Hurrengo asterako komeni da Zaldibiako Energia komunitatearen bazkide kopurua zehaztea.
Zaldibian energia sortzeko eta kontsumitzeko beste modu bat proposatu dugu, HITZAR Kooperatiba bidelagun.
Aurrez edukitako bileratan aipatu izan dugunez, komeni da martxo hasierarako interesa izan dezakezuen bizilagunek izena ematea. Honela, egin beharko litzatekeen instalakuntzaren tamaina kalkulatu ahal izango da eta baita dirulaguntzetarako eskaera garaiz egin ere.
Energia komunitate honen inguruan izan ditzakezuen zalantzak argitzeko asmoz, HITZAR kooperatibako kide bat egongo da bihar, otsailak 25, goizeko 11:00etatik 12:00tara eta arratsaldeko 17:00tatik 18:00tara.
Dakizuen bezala, izen emate orriak udaletxeko harreran dituzue eskuragai eta bestela ondoko formulario hau bete dezakezue: HITZAR Zaldibia inprimakia