Maiatzaren 29an, asteazkenarekin, herri lurren inguruko saio irekia egingo da, 18:30ean udaletxeko batzar aretoan. Herri lurren eremuan 2023an egin zirenak eta 2024tik aurrera egingo direnak landuko dira bertan: itxiturak, desbrozeak, landaketak, baso-lur erosketak eta abar.