Haur, nerabe eta gazteak erdigunean jartzeko helburuarekin, horien ekimenak eta parte-hartzea sustatuko dituen zerbitzua kontratatzera doa Zaldibiako Udala. Abuztuaren 1ean amaituko da eskaintzak aurkezteko epea, eguerdiko 12:00etan. Informazio gehiago, jarraian.
Egitasmoa garatzeko, hasiera batean, kanpo-kontrataziora jotzea erabaki da. 2024ko irailaren 2an hasi nahi da zerbitzua ematen. Hori dela eta, Udalaren Osoko Bilkuraren Batzarrak, 2024/06/27an egindako bileran, Plegu administratibo zehatzak eta plegu teknikoak aztertu eta onetsi ziren.
Kontratuaren exekuzioak Zaldibiako PSZ zerbitzuaren, diseinu, planifikatze, emate eta antolaketa lanak egitea hartzen ditu bere baitan.
Urtebeteko iraupena izango du kontratuak eta 54.245 eurokoa + BEZ (65.636€ guztira) da aurrekontua.
Zerbitzua nagusiki Gaztelekuan eskainiko bada ere, kalean egingo diren eta adin tarte guztien partehartzea sustatuko duten dinamikek ere izango dute tartea.
Eskaintzen aurkezpena HEMEN egin daiteke.