Gaur iluntzean, martxoaren 3an, 19:00etan eta 19:15ean Udaletxeko areto nagusian ez-ohiko osoko bilkura deialdia egin da. Jarraian dituzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.
BILERAKO DEIALDIA
MOTA: EZ-OHIKOA eta PRESAZKOA
ORGANUA: Udal batzarra
EGUNA: 2022/03/03
ORDUA: 19:00etan eta 19:15ean
LEKUA: UDALETXEKO BATZAR ARETOAN
AZTERGAIAK:
1. 2022ko urtarrilaren 31an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
2. Martxoak 8: Emakumeen* Eguna, EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartzea, hala badagokio
3. 2022ko martxoaren 8a dela eta ereduzko adierazpena (EUDEL), EAJ-PNVk aurkeztutakoa onartzea, hala badagokio
4. Ukrainia: Zaldibiako Udalaren adierazpen proposamena onartzea, EAJ-PNV-k aurkeztutakoa, hala badagokio
5. Iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako politika agiria onartzea, hala badagokio
AZTERGAIAK:
1. Gerrarik ez izenburua duen EH bilduk aurkeztutako mozioa onartzea.
2. Udal lanpostu zerrendaren aldatzea/argitzea onartzea