Ez-Ohiko osoko bilkura asteazkenean

Datorren asteazkenean, urriaren 12an, izango da bilkura 12:00etan udaletxeko areto nagusian. Jarraian duzue bertan aztertuko diren gaien zerrenda.

 

MOTA: BEREZIA
ORGANUA: Udal batzarra
EGUNA: 2022ko urriaren 12a
ORDUA: 12:00etan
LEKUA: BATZAR ARETOA

AZTERGAIAK:

  • 2022ko uztailaren 28an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
  • Zaldibiako Udala Biziola Kooperatibako bazkide laguntzaile izatea onartzea eta biztanleko 2€-ri dagokion diru ekarpena egitea onartzea, hala badagokio.
  • 2022ko ordenantza fiskalen 2.aldaketa onartzea: Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantza (Hautaketa prozesuetan parte hartzeagatiko tasa).
  • 2023 ekitaldirako ordenantza fiskalen aldaketa onartzea.
  • 2022ko ekitaldirako aurrekontu exekuzioa araua aldatzea, Almitza sega elkartea, Ardiki Kofradia eta Txanbolintero txistulari taldeak dirulaguntza zuzena jasotzeko.