Ez-Ohiko Osoko Bilkura asteartean

Azaroaren 24an Osoko Bilkura izango du udalbatzak, egoera dela eta telematikoki egingo dena. Jarraian duzue landuko den gaitegia eta telematikoki batzarra zuzenean ikusi ahal izateko bidea. 

OSOKO BILKURARI BURUZKO INFORMAZIOA:

NOIZ: Azaroak 24, asteartea

ORDUA: 19:00etan

MOTA:  EZ OHIKO OSOKO BILKURA

NON: Telematikoa. Zuzenean bertaratu nahi duenarentzat beherago azalpenak. 

AZTERGAIAK:

   1. A-25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Adierazpen Instituzionala onartzea, hala badagokio

2. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari elkartasuna adierazteko mozioa onartzea, hala badagokio

3. Udal Foru Funtsari buruzko mozioa onartzea, hala badagokio

4. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Adierazpen Instituzionala onartzea, hala badagokio

 

Bileran ZUZENEAN JARRAITU AHAL IZATEKO ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue:

  • Ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/alk-w7f-wd3
  • Bertan sartzean:
    • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
    • Nola erabili nahi duzu audioa? ENTZUTEKO SOILIK
  • Arazoren bat duenak 943 88 03 57 telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.