Ez-Ohiko Osoko Bilkura

Abenduaren 22an Osoko Bilkura izango du udalbatzak, egoera dela eta telematikoki egingo dena. Jarraian duzue landuko den gaitegia eta telematikoki batzarra zuzenean ikusi ahal izateko bidea. 

OSOKO BILKURARI BURUZKO INFORMAZIOA:

NOIZ: Abenduak 22, asteartea

ORDUA: 18:30ean

MOTA:  EZ OHIKO OSOKO BILKURA

NON: Telematikoa. Zuzenean bertaratu nahi duenarentzat beherago azalpenak. 

AZTERGAIAK:

1. 2020ko urriaren 29an eta 2020ko azaroaren 24an egindako bileren akten irakurketa eta bere kasuan, onespena.

2. Udal Irudi berriaren onarpena

3. EHBilduk Zaldibiako Udalean Eusko Jaurlaritzari udalentzako ez ohiko funtsa Berezi gehigarria eskatzeko aurkezten duen mozioa

4. 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren kreditu aldaketa 9. Espedientea: gehigarrien modalitatea.

 

Bileran ZUZENEAN JARRAITU AHAL IZATEKO ondorengo pausoak jarraitu behar dituzue:

  • Ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/alk-w7f-wd3
  • Bertan sartzean:
    • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
    • Nola erabili nahi duzu audioa? ENTZUTEKO SOILIK
  • Arazoren bat duenak 943 88 03 57 telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.