Goizeko ordutegian egongo da zabalik, 9:00etatik 15:00etara. Derrigorrezkoa da sartu aurretik maskarilla jartzea eta sarrerako aparagailuan eskuak garbitzea. Irakurleek ezingo dituzte apaletako liburuak ukitu, baina bai liburuak etxera eraman edo etxean dituztenak itzuli. Ordenagailuak erabilgarri daude, eta liburutegiko mahaietan launa pertsona eser daitezke gehienez. Zalantzarik izanez gero, deitu 943160338 zenbakira.
Gehiago
Gaurtik aurrera, Udaletxean edo Kultur Etxean hitzordurik hartu beharrik gabe emango da arreta. Jarraian duzue informazio osoa. Hala ere, aurrez aurrekoa ahalik eta gehien saihestea gomendatzen da, kontsultak eta izapideak telefono bidez edo bide telematikoetatik egitea aholkatuz.
Gehiago
Ekainaren 1etik astelehenetik aurrera, Zaldibiako kultur etxeak ateak irekiko ditu berriz eta herritarrek kultur etxeko hainbat zerbitzu eskura izango dituzte, aurrez telefonoz edo posta elektronikoz txanda hartuta. Informazio osoa jarraian.
Gehiago
Zaldibiako liburutegiko liburuak itzultzeko eta etxera eramateko liburuen eskaeren zerbitzuak martxan jarraitzen du. Maiatzeko azken bi aste hauetan zerbitzuaren funtzionamendua hau izango da.
Gehiago
Asteazken eta ostegun honetan, kulturetxean liburuak itzultzeko aukera izango da. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 15:00-16:30. Liburuak poltsa itxi baten barruan sartuta itzuli behar dira.
Gehiago
Astelehenetik aurrera, apirilak 20, Zaldibiako udal liburutegian haurrentzako zein helduentzako liburuak eskatu eta etxean jasotzeko aukera izango da. Nola? Ireki albistea eta barruan dituzue argibide guztiak.
Gehiago