Hondakinak

Farmazia inguruan eta Ibarrazpin konpostguneak jartzeko egokitze lanak hasi dira

Farmazia inguruko berdegunean eta Ibarrazpikoan kokatuko dira hurrengo bi konpostgune komunitarioak. Horrekin batera, Ibarrazpira menditik datozen urak behar bezala bideratzea galarazten duen hautsitako hodi bat aldatuko da.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa astelehenean

Urtarrilak 16 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Ibai-Ondoko konpostgunea ostegunean jarriko da martxan

Ostegun honetan, urtarrilaren 12an, jarriko da martxan Ibai-Ondoko konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta hitzordu bat jarri da azalpenak eta giltza jasotzeko: 18:30ean, Ibai-Ondoko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, hitzordura agertzeko deia egiten diegu. Izena eman gabe egon, baina interesa izan dezaketen herritarrei ere bertaratzeko eskatzen diegu. 
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Urtarrilak 2 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Hondakin bilketa zerbitzuan aldaketarik ez datozen egunetan

Jaiegunak tarteko aldaketak egon izan dira hondakinen bilketa zerbitzuan beste urte batzuetan, baina aurtengoan jaiegunak asteburuan egokitzen direnez, EZ DA INOLAKO ALDAKETARIK IZANGO bilketa egutegian. 
Gehiago

Artxanberriko konpostgunea ostiralean jarriko da martxan

Ostiral honetan, abenduaren 23an jarriko da martxan Artxanberrin - Estanko atzean eraikitako konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta bi hitzordu jarri dira azalpenak eta giltza jasotzeko: goizean 10:30ean eta arratsaldean 16:00etan, Artxanberriko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, beraz, bi hitzorduetakoren batean bertaratzeko deia egiten diegu.  
Gehiago

Sortze bidezko hobarietan oinarrituriko hondakin tasa indarrean sartuko da urtarrilean

Hamar urte dira, Zaldibiako Udala pausoak ematen ari dela hondakinen kudeaketa arduratsu bat egiteko. Hamar urte dira, hondakinak bereizteko eta biltzeko atez ateko bilketa sistema abian jarri genuenetik. Bide berean beste pauso bat emateko ordua heldu da. Hondakinak hobekien kudeatzen dituenari hobariak edo bonifikazioak eskaintzera goaz.
Gehiago

Auzo konpostgune berriak eraikiko dira herrigunean, 100 famili baino gehiagok eman dute izena

Aurreko astean bizilagunekin egindako bileren ondoren hasi dira martxan beste bi auzo konpostgune eraikitzeko lanak. Lehena, Artxanberri kalean (Estankoren atze aldean) eta bigarrena, Olaldeko parkeko sarreran (Ibai-Ondo etxeen atzealdean).  Bestalde, gaur inauguratu dute eskolako konpostagailua bertako ikasleek udaleko eta Sasieta mankomunitateko ordezkariekin batera.
Gehiago

Konpostagune berriak zabaltzeko bilerak abenduaren 1ean

Datorren ostegunean, abenduaren 1ean, 3 bilera burutuko dira eremu ezberdinetako bizilagunekin herri guneko bi auzo konpostgune nagusi kokatzeko. Zehazki Artxanberri kalearen hasieran kokatuko da bat eta Ibai Ondo atzealdean bestea. Hona xehetasunak.
Gehiago

KONPOSTA ETA HOBARI SISTEMA: informazio eta izen-emate postua ostiralean plazan

Urte berriaren batera sartuko da indarrean hondakinak sortze bidezko hobarien sistema. Auzokonposta guneak ere, lehenengo biak martxan dira. Hauei buruzko informazio osoa emango da plazan bertan goiz eta arratsalde izango den postuan, bertan izena emateko tramiteak egiteko aukera ere izango delarik.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Azaroak 7 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Zaldibiako konpostatze proiektua, eredu eta ikas-toki

Martxan jarri berri den konpostatze proiektua eta urte hasierarekin martxan jarriko den sortze bidezko hobari sistema, herrian ez ezik inguruan ere interesa sortzen ari da. Nafarroako Gobernuan, Rethink Waste jardunaldien barruan izan ziren Zaldibiako Udaleko ordezkariak proiektuari buruzko xehetasunak azaltzen eta azaroaren 9an, IHOBEk maisu konpostatzaileentzako antolatutako autokonpostatze komunitarioko ikastaroaren saioa Zaldibian egingo da.
Gehiago

Lehen bi auzo konpostguneak martxan

Dagoeneko 40 familia inguruk eman dute izena eta asteartetik bertara daramatzate beraien etxeko hondakin organikoak. 40 etxe hauetan ez daude kamioiaren zain, nahi eta behar dutenean atera dezakete organikoa, gainera hondakin tasan %8ko hobaria jasoko dute urtarriletik aurrera. Hobari bera jasoko dute organikoa etxean konpostatu edo animalientzako bazka bezala erabiltzen dutenek. Horretarako udaletxean izena eman behar da. Jarraian informazio zehatzagoa.
Gehiago

Lehen bi auzo konpostguneak, martxan jartzeko prest

Hondakin organikoaren kudeaketa herrian bertan egiteko helburuarekin, prest ditugu Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruko lehen bi auzo konpostguneak. Parte hartu nahi duten Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruetako bizilagunei udaletxean izena emateko deia luzatzen diegu. Datozen asteetan burutuko ditugun bileretan zehaztuko dira herriguneko gainontzeko auzo konpostguneen kokapenak.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Irailak 19 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago