Erroten eguna Zaldibian

Maiatzaren 10ean, ostiralean, Kanpaingo errota ikusteko ate irekiak izango dira. Arratsaldeko 14:30ean Lardizabal eskolako ikasleentzat eta 17:00etatik 18:00etara herritar guztientzat. Ondoren, 18:00etan, plaza ondoan jarri duten perratokiaren funtzionamenduaren eta hura jartzeko eginiko lanen inguruko azalpenak emango dituzte.

 

Kanpaingo errotaren bueltan hasitako bideak Gipuzkoako Erroten Egunarekin bat egin zuen eta, aurten ere, maiatzaren 10ean ate irekiak egingo dira Kanpaingo errotan. 

Bestalde, ondarearen harira, Labrit ondareak Zaldibiako ondare inmaterialaren inbentarioa egingo du. Horren barruan, bereziki hiru ondare inmaterial aztertuko dira, ikus-entzunezkoan jasoz: Saturdiko festa, alamartsoa eta mondejua

Erroten gaiarekin lotura duen informazioa: