Buruarinak egiteko tailerrak urriaren 15 eta 22an

Uztailean 2 urtetik 5 urtera bitarteko haurrek izan zuten buruarinak egiteko tailerrean parte hartzeko aukera. Oraingoan, LH 1 eta LH 2 mailakoentzat egingo da tailerra urriaren 15ean eta LH 3 eta LH 4 mailakoentzat urriaren 22an. Informazioa jarraian.

Buruhandirik ez da izango aurten, baina norberak bere buruarina egiteko aukera bai. Uztailean 2 eta 5 urte arteko haurrek hartu zuten parte eta orain koxkorragoek, Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailakoek izango dute aukera.

 

EGUNA: LH 1 eta 2. Maila: URRIAK 15, OSTEGUNA

               LH 3 eta 4. Maila: URRIAK 22, OSTEGUNA

ORDUA:  16:30etik 18:30era

LEKUA:  RESTI pilotalekua

PREZIOA: Doan

IZEN EMATEA:

LH 1 eta 2. Mailakoek urriaren 5etik 9ra eman behar dute izena Kultur Etxean

LH 3 eta 4. Mailakoek urriaren 13tik 16ra eman behar dute izena Kultur Etxean

Maila hauetako ikasle guztiei banatuko zaie tailerrari buruzko informazioa eta buruarinen katalogoa ere bai, egin nahi duten buruarina aurrez aukeratu behar delako.

OHARRAK:

  • Haurrak arduradun batekin joan beharko dira. 

IZENA EMATEAZ GAIN, ONDORENGOA IZAN BEHAR DUZU GOGOAN:

  • Gutxienez tailerra hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu.
  • Maskara jantzia izan beharko da uneoro.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da  jan edo edan.
  • Antolakuntzak adierazitako mahaian jarri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Tailerrerako sarrera haurreskolaren aldetik egingo da, eta irteera areto futboleko zelaiaren aldetik. 
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatu.
  • Egoerak hala behartuta edo Zaldibiako Udalak hala erabakita: Ekitaldi-ikuskizun hau denboran atzeratu, egunez aldatu edo bertan behera geratu ahalko da, sarrera honen jabeak inolako kalte ordainik eskatzeko aukerarik gabe.

Buruarinak egiteko tailerra