Arizona antzezlanaren bigarren emanaldia antolatu da
Lehen egunean 15 minutuan sarrera guztiak agortu ondoren, igandean bertan bigarren emanaldi bat izango da. Hortaz, 18:00etarako aurreikusita zegoen emanaldia 17:30era aurreratu da eta bigarren emanaldia 19:30ean izango da. Sarrerak, bihar, asteazkena, 17:00etan kultur etxean jarriko dira salgai.
LEHENENGO EMANALDIA
- EGUNA: otsailak 9, igandea
- ORDUA: 17:30
- LEKUA: Herri Antzokia
BIGARREN EMANALDIA
- EGUNA: otsailak 9, igandea
- ORDUA: 19:30
- LEKUA: Herri Antzokia
OHARRAK:
- Astelehenean saldutako sarrera guztiak lehen emanaldikoak dira. 17:30eko saiokoak, alegia. Sarrera horiek ez dute balioko bigarren saiorako.
- Astelehenean osatutako itxaron-zerrendakoekin harremanetan jarriko gara kultur etxetik, bigarren saiorako sarrerak eskaintzeko. Sarrerak jaso eta ordaintzera kultur etxetik pasa beharko dira itxaron zerrendako pertsona hauek.
- Libre geratzen diren gainontzeko sarrerak, asteazkenean 17:00etatik aurrera salduko dira Karreane kultur etxean. Aurrez ez da erreserbarik hartuko.
- Asteazkenean, Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna. Ostegunetik aurrera edonork erosi ahal izango ditu sarrerak, gelditzen badira, beti ere.