Aitziber Garmendia (Margaret) eta Jon Plazaola (George) mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruz ariko dira otsailaren 9an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, antzokian. Sarrerak otsailaren 3an jarriko dira salgai Karreane kultur etxean.
Georgek eta Margaretek beren mugak defendatu behar dituzte. Bizilagunak hor daude, zelatan, ahalik eta deskuidurik handienean gurutzatzeko zain. Baina, Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, komedia musikala, bere bizitza zena, tragedia basati bihurtzen da.
Arizona ez dago hain urruti. Arizona hemen dago, Ceutan, Melillan, gure hiri bakoitzean, gizaki batek bizitza hobea lortzea eragozteko altxatzen den harresi bakoitzean.
Juan Carlos Rubioren testuak mugei, migrazioari, giza ergelkeriari eta manipulazioaren mugei buruzko gogoeta egiten du, bizitzaren basamortuan galdutako bi gizakiren arimaren erretratu tragikomikoa izateaz gain.