Ostiral honetan, hilak 22, gaueko 22:30ean ZOPA antzezlana izango da antzokian. Hitanoa du oinarri eta sorpresaz beteriko erretiro espiritual batean kokatzen da. Sarrerak kultur etxean daude salgai: 5 €an helduenak eta 2€an langabetuenak edo 14-18 arteko gazteenak. Gaur eta bihar, Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.
Segurako Xirikara umorezko antzerki-taldeak iazko Euskararen Egunean estreinatu zuen ikuskizuna. Mirari Martiarena umoregile, gidoilari eta kazetari oiartzuarra arduratu da hitanoa oinarri duen gidoia osatzeaz, eta Idoia Uranga aktore eta zuzendariak gidatu du taldea. Segurarren zopajale ezizenari egiten dio erreferentzia obrak, eta erretiro espiritual batean kokatzen da: «Erretirora pentsamendu batekin joaten zara, bada pentsamendu horiek guztiak baztertu egin beharko dituzu, ez duzu horrelakorik edukiko eta sorpresak izango dituzu», azaldu du Urangak.