Zerbitzuak, obrak eta gizarte ongizatearen arloko bilera

Bi hilabeteko etenaren ondoren eta modu telematikoan bada ere, Zerbitzuak, obrak eta gizarte ongizatearen arloko bilera egingo da, maiatzaren 28ean, OSTEGUNA, arratsaldeko 18:30ean.

Azken bileran parte hartu zutenei gonbitea pasa bazaie ere, edonork parte hartu dezake zerbitzuak, obrak eta gizarte ongizatearen arloko bileran.

EGUNA: OSTEGUNA, maiatzak 27 

ORDUA: 18:30ean

LEKUA: Bilera Telematikoa

 

BILERAN ONDORENGO GAIAK JORRATUKO DIRA:

  1. Zaldibiako Udal zerbitzuen egoeraren azterketa Covid-19a eta alerta egoeraren eraginez.
  2. Esku arten ditugun erronkak
  3. Tarte irekia.

PARTE HARTU AHAL IZATEKO ONDORENGO PAUSOAK JARRAITU BEHAR DITUZUE:

  • Ordenagailu, mugikor edo tablet batetik Chrome edo Firefox bilatzailearen bidez ondorengo lotura ireki behar duzue: https://plaza.zaldibia.eus/b/alk-fzk-2nm 
  • Bertan sartzean:
    • Izen bat jartzea eskatuko dizue: jarri zuena eta eman HASI edo BATU botoia
    • Aukeratu mikrofonoa eta sakatu oihartzun frogan BAI
  • Behealdean kamera baten irudia agertuko zaizu eta hau sakatuta baimena eman eta "iniciar compartir" sakatu.
  • Arazoren bat duenak 943 88 03 57 Zaldibiako Udaleko telefonora deitu eta momentuan saiatuko gara arazoa konpontzen.