Bertan dira urruti ziruditen herriko festak. Ekainean hasi genituen jaiak diseinatu eta antolatzeko lan-saio irekiak eta pasa den asteazkenean eman zitzaion itxiera prozesuari. Laster zabalduko da egitaraua, baina hemen xehetasun batzuk aurrerapen gisa.
Azken urteetan nabaria zen festa batzordearen funtzionamenduak hobekuntzak behar zituela, guztion artean eta guztion neurriko festak antolatze aldera. Horregatik, aurtengo jaien diseinu eta antolakuntzarako saioetan lanketa berezia egin da ahalik eta herritar multzo gehienei entzuteko, festen hartzaile eta parte-hartzaile diren moduan.
Horrela, herriko talde, eragile edo elkarteetako ordezkariak ezezik, norbanako ugarik parte hartu du saioetan. Azken hauen artean badira deialdi irekiari erantzunez etorri direnak, baina baita gonbidapen zuzena jaso zutenak ere, festen hartzaile eta parte-hartzaileen profil desberdinak saioetan izan zitezela ziurtatzeko.
Gai eta dinamika anitzez osatutako hiru lan saio egin dira, herritarren parte-hartze handiarekin eta entzutea izan da metodologiaren oinarri.
Hirugarren eta azken saioa: gure balioak indartzera datozen festetarako prest!
Irailaren 14ko azken saioan, festen egitaraua eta guneen antolaketa itxitzat eman ziren eta Aske talde feministak eta udaleko berdintasun arloak ondutako protokolo feministaren berri eman zen, egitarauarekin batera zabalduko dena.
Bukatzeko, eta bide honetan murgildu diren guztiei eskerrak eman ondotik, balorazio orriak bete eta plazara atera ginen festak irudikatzen dituzten hainbat elementurekin talde argazkia atera eta mokadutxoa jatera.
2022ko festa egitaraua: xehetasun batzuk
Laster emango da egitarau osoaren berri, baina hemen aurrerapen batzuk:
Aipatu bezala, laster emango da egitarau osoaren berri.