Zaldibiako zaintzaren diagnostikoa osatzeko prozesuan, hirugarren zita izango dugu astelehenean. 17:00etan, udaletxeko herri aretoan, Hernaniko, Usurbilgo eta Legorretako esperientziak ezagutzeko aukera izango da.
Zaldibiako zaintzaren diagnostikoa osatzeko prozesua aurrera eraman dugu 2024 urtean zehar. Herritarrekin “Zeintzuk dira zaldibiarron zaintza beharrak?” eta egun dugun zaintza sistema hobetzeko gakoak zein izango liratekeen aztertzen ibili ginen azaroan zehar.
Astelehenean, beste hiru herrietan egiten ari diren esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu:
Egunak: Abenduak 16
Tokia: Herri aretoa.
Ordua: 17:00