Zaldibiako Udalak ondorengo oharra plazaratu du egoeraren inguruko hausnarketa zabaldu asmoz. Bertan urrian ospatuko ez diren jaien inguruko hausnarketa, ordezko agenda kulturaralen inguruko lanketa eta herriko suspertze ekonomikoa lagundu asmoz abian jarriko diren bonoen salmenta aurkituko dituzu.
ZALDIBIAKO UDALAREN PRENTSA OHARRA
2021eko irailaren 22an.
2021 urtea ere ez da xamurra izaten ari, ilunpetik ateratzen hasi garela dirudien arren. Orain artekoak erakutsi digu trantsizioa patxadaz egitearen garrantzia zein handia den. Izan ere, atera berri diren argi printzek itsutzea eragin dezakete. Egindako bideak sortutako neke eta bizi-nahiak gehiegitan urrutiratu egiten gaituzte errealitatetik.
Bide luzearen puntu honetan datozkigu Zaldibiko jaiak ospatzeko datak. Udaletik, egoeraren inguruko hausnarketa egin eta konpartitu dugu herritar eta eragileekin, bi herri batzar jendetsutan gainera. Adostasun zabala izan du aurten ere herriko festak ospatzeko baldintzarik ez dagoenaren adierazpenak.
Birusa gure artean da, zientzialarien esanetan oraindik bere bilakaera zein izango den jakiteko goiz da. Bestetik, gutxinaka malgutzen ari badira ere, COVID-19aren ZABALPENA GELDIARAZTEKO INDARREAN DIREN ARAUEK, JAIAK ANTOLATZEKO BALDINTZARIK EZ DUTE UZTEN eta beraz, EZ DAGO OHIKO FESTAK EGITEKO BALDINTZARIK.
Egoera ez da iazko berdina. Txertaketa kopuru altuak nolabaiteko babesa ematen digula dirudi eta, gizartearen nekea eta normaltasun egarria are handiagoa dugu aurten. Horren isla dugu ez-festen fenomenoa, uda honetan bereziki kezkagarri bilakatu dena.
Guzti hau kontuan hartuz, eta inguruko herri eta auzoetan izan diren esperientzia eta gertaeretatik ikasiz, modu honetan helduko zaio gaiari:
Batetik, iaz bezala, iraila-urrian zehar garatuko den udazkeneko ekitaldi agenda osatuko da, festetarako diru partida horretara bideratuz, eta herritar eta eragileen elkarlanarekin.
Bestetik, ez-jaien fenomenoa elikatzea eta areagotzea saihesteko, urriaren 6tik 12ra ez dugu ekintzarik antolatuko, ezta antolatzeko baimenik emango ere. Salbuespen bakarra haurrentzat urriaren 6an antolatuko diren jarduerak izango dira, eskolan jai dutelako.
Horregatik guztiagatik, Zaldibiako Udalak ondorengo deia egiten du:
HERRITARREI:
KANPOTIK HERRIRA ETORTZEKO ASMOA DUTENEI:
Gutako bakoitzaren konpromiso kolektiboak lagunduko digu ilunetik argirako bide hau behingoz benetakoa izan dadin, jokatu dezagun arduraz, zentzuz eta elkartasunez.
UDAZKENEKO AGENDA:
Bonoak 2021eko irailaren 24 eta 25ean jarriko dira eskuragarri Zaldibiako plazan. Banatzen ez direnak Udaletxean eskuratu ahalko dira amaitu arte.
EROSKETA BONOAK ZENBAKITAN
Zaldibiako Udalak herrian erosketak bultzatzeko 3. edizio bat abian jartzeko asmoa du. Pasa den urtean burututako 2 edizioetan Zaldibiako Udalak 12.000 euro jarri zituen eta horrekin 36.000 eurotako kontsumoa eragin zuen herrian.
3. edizio honetan beste 6.000 euro inbertituko ditu eta honekin urte ta erdian 54.000 euro herrian gastatzen direla bermatuko dugu.
Berrizkura bakarra aurtengoan bonoak 10 eurotakoak izan beharrean 5 eurotakoak izango direla, gainerakoan dena berdina izango da.
MONDEJU PINTXOAren BONOA
Aurten ere mondeju pintxoa bultzatu nahi dugu. Pasa den urtean arrakasta handiegirik izan ez bazuen ere, bultza egiten jarraitu nahi dugu.
Kasu honetan herritarrak euro bat eta udalak bat eta erdi jarriko ditu. Horrela udalak 2.5 euro ordainduko dizkio mondeju pintxoaren bonoa ekartzen duen ostalariari.
BALDINTZA OROKORRAK
• 2021/09/20 egunetik hasita, lehen 30 egunetan 16 urtetik gorako zaldibitar bakoitzak 60€ko balioa duten bonoak, 40 euroko prezioan eskuratu ahalko ditu, bonoak agortu arte. Hau da,5€ko 12 bono eskuratu ahal izango ditu bakoitzak gehienez.
• Lehen 30 egunak igarota, edozein herritarek erosi ahalko ditu elkartasun bonoak, kopuru mugarik gabe eta agortu arte. Betiere 5€ko 6 bonoko sortaka (30€ko balioa duten bonoak, 20 euroko prezioan eskuratu ahalko ditu).
• Erosketa bonoak 2021eko abenduaren 31a baino lehen gastatu/erabili behar dira.
• 5€ko bonoaren balioa baino gutxiagoko ordainketak egitean, bonoa jaso behar duenaren esku egongo da itzulketa eskudirutan ematea edo bestelako produktu edo osagarritan osatzea. Erabiltzailearen esku egongo da jasotzailearen baldintza horiek onartzea edo ez onartzea.
• Bonoak jaso dituzten zaldibiako “profesionalek”, edozein momentutan aurkeztu ahal izango dituzte bonoak Zaldibiako Udalean diru ordainketa jasotzeko. Hori egin ahal izateko nahikoa izango da Zaldibiako Udaleko eskaera orri bati trukatu nahi dituen bonok gehitzea. Bonoak aurkezteko azken eguna: 2022ko urtarrilaren 15a. Data horretatik aurrera erabili gabe edo jaso gabe geratu diren txartelak beren balioa galduko dute.
NON ERABILI DITZAKEZU EROSKETA BONO HAUEK
Zaldibiako Udalak ekimen honekin bat egiten duten zerbitzu emaile, lehengai ekoizle, komertzio eta ostalariekin ondorengo zerrenda osatu badu ere, aipatutako eremu hauetan aritu eta jarduera zaldibian errotuta duen edozeini aitortzen diogu bonu hauek trukatzeko eskubidea.
EKOIZLEAK: AZANZA mintegiak, IZAR BERRI-Garikoitz Nazabal, JOSEBA INSAUSTI artzaina, KATXIÑA artzaina, MARIA LUISA MENDIZABAL barazkigilea, MOZO artzaina.
KOMERTZIO eta OSTALARIAK: ALARPE zalditegia, ARRESE jatetxea, BEGO mertzeria, BEKO KARNIZERIE, BETI GAZTE taberna, EROSLE janari denda, FARMAZIA Aintzane Alberdi, GALAI ileapaindegia, ITXARO ileapaindegia, ILLATI taberna, JAIAK mozorro denda, JOXEPANE herri ostatua, LAZKAO ETXE jatetxea-nekazalturismoa, MAE fruta denda, PAGOSA okindegia, TXARO-OGI BERRI okindegia, ZELAA hotela.
Zaldibian, 2021 irailaren 22an.