Zaldibiako Udaleko Langileen Batzarrak bat egin du urriaren 25erako zerbitzu publikoan gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Hori dela eta asteazken honetan udaletxea, udal liburutegia eta udal zerbitzuak itxita egongo dira. Oharra: kirol, euskara ikastaro eta musika eskola ez dira itxiko.
Zerbitzu publikoak indartzeko soldata eta enplegua HEMEN ADOSTU! lelopean urriaren 25erako eta abenduaren 19rako greba deialdia egin zuten Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian sektore publiko osoan, LAB, ELA, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek.
Zaldibiako Udaleko langileen batzarrak, grebarekin bat egiteko erabakia hartu du eta hori dela eta udal zerbitzuak itxita egongo dira asteazkenean.