Urtarrilaren 2an irekiko ditu berriro ateak eta lehen bi egunetan, ostegunean eta ostiralean, goizeko ordutegian egongo da zabalik.
Neguko oporrak direla-eta, Zaldibiako Udal Liburutegia itxita egongo da abenduaren 20tik urtarrilaren lehenera. Urtarrilaren 2an irekiko ditu ateak, eta lehen bi egunetan goizeko ordutegia izango du, 09:00etatik 14:00etara, hain zuzen ere. Urtarrilaren 7tik aurrera, berriz, ohiko ordutegiari ekingo dio liburutegiak: astelehenetik asteazkenera 14:00etatik 18:30era, eta ostegun eta ostiraletan 10:30etik 12:30era eta 14:00etatik 18:30era.
Datorren astean liburutegi zerbitzua etengo bada ere, abenduaren 23an Ixabel Agirresaroberen emanaldia izango da Karreane kultur etxeko Haur Liburu Txokoan, 17:00etan hasita.