Zaldibiako medikuaren kontsulta itxita martxoaren 23tik aurrera

Osakidetzak jakinarazi digunez, herri txikietako osasun kontsultak itxi egingo ditu, bertako giza baliabideak berantolatzeko asmoz. Neurri honek zuzenean eragiten digu. Mediku kontsulta eskatzeko telefonoa betikoa da: 943 007 635

OSASUN ZENTROETAN ALDAKETA GARRANTZITSUAK
IZANGO DIRELA JAKINARAZI DIGU OSAKIDETZAK


Covid-19 pandemia dela eta gaur egun dugun osasun-alertaren ondorioz, berehala Kontingentzia Plan espezifiko bat zabaldu behar du Osakidetzak Goierri eskualdean. Plan horren barne sartzen da gure biztanleei ematen diegun osasun arretaren berrantolaketa osoa. Berrantolaketa horrek eragina du bai Zumarragako Ospitalean, bai gure lehen mailako arretako osasun zentroetan.

Ildo horretan, dagoeneko egindakoez gain, aldaketa garrantzitsu batzuen berri eman nahi dizuegu:

Datorren ASTELEHENETIK, MARTXOAREN 23tik aurrera, lehen mailako arretari dagokionez, kontsultategi txiki guztiak itxiko dira, ematen den osasun-arreta guztia zentro batzuetan elkartzeko; horrela, hainbat zirkuitutan antolatu ahal izateko.

Honako herrietan kokaturik dauden osasun zentroak egongo dira irekita: Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Lazkao, Legazpi, OrdiziaZumarraga eta Idiazabal. Paziente bakoitzari banan-banako balorazioa egingo zaio telefonoz, eta aurrez aurreko zein etxeko osasun-arreta bermatuta egongo da uneoro.

Medikuarengana joateko hitzordua eskatzeko deitu behar den zenbakia betikoa da: 943 007 635. Kontsulta presentzial bat egin behar izanez gero, telefonoz jakinaraziko diote paziente bakoitzari nora bertaratu behar duen.


Zaldibian, 2020ko martxoaren 21ean