Zaldibia-Gaintzako Idazkari kontuhartzaile berria

2023ko ekainaren 1etik, Zaldibia-Gaintzako udaletan idazkari kontuhartzaile berria dugu Irene Gomez Elexpe. Egun hauetan, Zaldibiako herria ezagutzen eta egokitzapenean mungilduta dabil, freskura eta lanerako gogoz.

 

20/2021 Egonkortasun Legea administrazio langileen arteko mugimendu ugari eragiten ari da eta tartean kokatzen da hau ere. Elena Zabala Zubizarretak, 2009tik Zaldibiako eta Gaintzako udaletako Idazkari-kontuhartzaile izan zenak, beste udal baterako pausoa eman zuen.

Foru Aldundiari eskaera egin zion udalak. GFA-k hutsik geratu zen Zaldibia-Gaintzako lanpostua betetzeko deialdia egin eta iragarri arren, ez zuen emaitzarik eman. Ondoren IVAPeko zerrendetan bila aritu ondoren, aurkitu ez eta Lea-Ibarra mankomunitateko lanpontsatik lortu dugu Zaldibia eta Gaintzarako idazkari kontuhartzaile berria.

Egun hauetan Zaldibiako herria ezagutzen eta egokitzapenean murgilduta dabil, freskura eta lanerako gogoz.

Aurreikuspenak betetzen badira, gutxienez egonkortasun legea aplikatzeko EJak abian duen prozesua amaitu arte, gure artean izatea espero dugu.

 

Zaldibian, 2023ko ekainaren 2an.