GoiOsasunLabek bideratuta, azken hilabeteetan hainbat zaldibitarrek zahartzaro osasuntsu baterako programan parte hartu dute. Programa honen baitan burututako ibilbidearen berri emateko eta azaroan Zaldibiako Udalak abian jarri behar duen Lagunartean egunON proiektuaren aurkezpena egiteko auzkezpena burutuko da uztailaren 28 asteazkena 17:00etan udaletxeko areto nagusian.
Urteetan aurrera joan ahala, norbere osasun eta bizitza mailari ahalik eta ondoen eustea erronka bihurtzen da. Zaldibiako Udalak, Beti Gazte Elkartearen laguntzaz, hainbat zerbitzu eta aukera eskaini izan ditu azken urteetan, eta pandemiaren ondorioak mahai gainean ditugun honetan, bidean sakontzen jarraitzeko hainbat erronka eta eskaintza ditu 2021erako.
AURKEZPENA uztailak 28 asteazkena, 17:0etan udal areto nagusian
Informazio gehiagorako: