Ximurrak Xamurren programaren baitan, otsailaren 6tik aurrera, xake ikastaroa egongo da ostiralero 17:00etatik 19:00etara udaletxe azpiko aretoan. Otsailaren 3ra arteko epea dago izena emateko, kultur etxean, udaletxean edo jarraian duzuen formularioan.
Ximurrak Xamurren programaren helburuetako bat udaletxearen azpian dagoen jubilatuentzako lokala leku seguru, goxo eta atsegin bat bilakatzea da. Horretarako, dagoeneko egiten diren ekintzez gain beste ekimen batzuk antolatzen hasi dira.
Horietako bat da Xake ikastaroa. Ikastaro hau Jesus Rodriguezek eskainiko du ostiraletan 17:00-19:00 bitartean. Lehenengo saioa otsailaren 6an izango da eta izen ematea otsailaren 3 arte egongo da irekita udaletxean, Karreane kultur etxean eta azpian duzuen formularioa beteta.
Herritar guztientzako irekia da izen-ematea, haur, gazte nahiz helduentzat, emakume zein gizon.
Animatu parte hartzera!