Udal tasak ordaintzeko dirulaguntza deialdia: 2023ko deialdia

Zaldibiako Udalak udal tasa eta prezio publikoak ordaintzeko laguntzak aurkezteko 2023ko deialdia aurkeztu du. Laguntza hauen bidez etxerako ur-hornidura eta estolderia eta etxeko hondakin bilketa eta kudeaketa ordaindu ahalko dira. Epea deialdi hau plazaratzen denetik 2023ko abenduaren 30 artekoa izango da.

 

UDAL TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK ORDAINTZEKO LAGUNTZAK

HELBURUA:

Udal tasak ordaintzeko diru-laguntzak arautzea.

Laguntzak, hala badagokio, hurrengo tasa publikoen ordainketarako emango dira:

  • Etxerako ur-hornidura eta estolderia
  • Etxeko hondakin bilketa

ONURADUNAK:

Bizikidetza-unitatea osatzen duten guztiek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

  1. Diru-laguntza zein etxetarako eskatzen dutenaz gain ez dute beste ondasunik izango; etxe bizitzaren eraikin berean dauden trastelekuak eta garajeak ez dira kontutan hartuko, beti ere, eskrituretan lote berdinean deskribaturik daudenean.
  2. Ondasun higigarriek ezin dute gainditu hilabeteko LGSa 14 bider handiagoko saldoa.
  3. Erreziboek eska tza ilearen izenean egon behar dute eta/edo bere kontu korrontearen bidez kobratzea.

Taulan zehazturiko baremo hauek gainditzen ez dituzten bizikide unitateak

DIRU -SARREREN MUGAK KALKULATZEKO TAULA

Bizikide unitateak

LGS edo ≤

LGS + %10 arte

LGS + %20 arte

LGS +

%30 arte

LGS +

%40 arte

LGS +

%50 arte

1-2

%100

%75

%50

%25

----------

---------

3

%100

%100

%75

%50

%25

---------

4

%100

%100

%100

%75

%50

%25

5 edo +

%100

%100

%100

%100

%75

%50

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

  1. Eskatzailearen eta etxeko gainontzeko pertsonen NAren fotokopia, erresidentzia baimena edo pasaportea
  2. Bizikidetza-unitateko guztien aurtengo diru sarreren egiaztagiriak: pentsioak, nominak  edo beste diru-sarreren agiriak (dagokion erakundeak luzatuta).
  3. Eskatzailearen errolda eta elkar bizitzaren egiaztagiriak.
  4. Familia-unitatean langabezian dauden kideen LEABD kopia  eta, hala badagokie, adinez nagusiak izan arren oraindik ikasten ari direnen ikasketa-ziurtagiria.
  5. Libretan, kontu korrontean, errenta aldakorreko tituluetan, errenta finkoko tituluetan,  aurreikuspen-planetan edo antzekoetan bizikidetza-unitateko kide guztiek dituzten egungo saldoen gaineko ziurtagiria, dagokien erakundeak luzatuta.
  6. Aurreko urtean gordailu, libreta, kontu korronte, errenta aldakorreko titulu, errenta finkoko titulu, aurreikuspen-plan edo antzekoetan familia-unitateko kide guztiek jaso dituzten etekinen eta izan dituzten atxikipenen datuen gaineko ziurtagiria, dagokion erakundeak luzatuta.
  7. Informazio fiskala eskatzailea eta gainerako bizikidetza-unitatekoena.
  8. Kontu zenbakiaren agiria.

EPEA:

Deialdi hau argitaratzen den egunetik  abenduaren 30 artekoa izango da

HEMEN kontsultatu dezakezu indarrean den araudi osoa.

ZALANTZA ETA KONTSULTAK: Gizarte Zerbitzuetan argitu ahal izango dituzu zure zalantzak. Udaletxeko 2. solairuan. Harrera ordutegia: astelehenetan eta ostegunetan 9:00etatik 13:00etara. Tel: 943 882 000  e-maila: gizarte@zaldibia.eus