Udalaren irudi berria aukeratzeko prozesua azken txanpan sartzera doa. Herritarren artean informazioa banatu eta galdetegiak jaso zituen Jarraipen batzordeak. Prozesuarekiko adostasun zabala jaso da eta aurkezten diren lau irudietakoren batek Udal irudi berria izateko balio duela adierazi zuen galdetegia bete zuten herritarren gehiengoak. Hau horrela izanik, 2020ko abenduaren 14tik abenduaren 20ra aurkeztutako lau irudiak bozkatu ahalko dira Karreane kultur etxean. ERABAKIA ZURE ESKU! Hemen duzue informazio guztia.
GALDETEGIAREN ONDORIOAK:
Jarraipen batzordeak 2020ko abenduaren 1ean egindako bileran baloratu zituen jasotako galdetegietako emaitzak. Emaitzak eskuan izanda hainbat ondoriotara iritsi ziren. Ondorio guztiak osoko bilkuran aurkeztuko diren arren, horien artean garrantzitsuenak aurkezten dizkizuegu:
ZER ERABAKI:
Zaldibiako Udalaren irudi berria da aukeratuko dena. Irudi hau, Udalaren agiri ofizialetan, udal bitartekoetan eta komunikazio euskarrietan erabiliko da. Era berean, udal eraikin berriaren horma nagusian jarriko da. Zaldibiako Udalaren sinbolo edo ikur nagusia izango da, Zaldibiako Udala herritarren eta munduaren aurrean aurkezteko balioko duena.
Hainbat komunikabideetan plazaratutakoa zuzendu nahi dugu. Zaldibiako Udalak ez du bere armarri historikoa aldatuko. Hainbatek nahastu egin du udal irudia aldatzea eta armarria aldatzea. Zaldibiako Udalak garai bakoitzean erabili izan dituen ikur eta jatorrizko agiriak herriko artxibategian gordeko ditu, orain arte bezala. Era berean, gaur egungo udaletxea eraitsi aurretik, bertako horman kokatutako harlanduzko armarria osorik ateratzeko saiakera egingo da eta bere horretan gordeko da, harekin zer egin erabaki arte.
Azaroan aurkezturiko eta galdetegi bidez balioztatutako lau irudiren artetik bat aukeratu beharko da Zaldibiako Udalaren irudi berri gisa.
NORK ERABAKI:
2008an eta lehenago jaio eta Zaldibian erroldatutako herritarrek dute Zaldibiako Udal irudi berria aukeratzeko prozesuan parte hartzeko eskubidea. Pertsona bat, bozka bat printzipioan oinarrituta.
2009tik gaur arte jaiotako zaldibiarrek, Lardizabal herri ikastetxearen bidez, gelaka bozkatzeko aukera izango dute. Ikasgela bat, bozka bat.
NOLA ERABAKI
ERABAKITZEKO EPEA:
2020ko abenduaren 14tik 2020ko abenduaren 20ra bitartean parte hartu ahalko da ERABAKIA HARTZE PROZESUAN.
KARREANE kultur etxean kokatuko da boto kutxa. Santa Fe kaleko 24. Zenbakian.
Ondoren zehazturiko ordutegian:
KONTAKETA PUBLIKOA:
2020ko abenduaren 20an eguerdiko 12:00etan hasiko da Zaldibiako Karreane kultur etxean. Kontaketa saioan jarraipen batzordeko kideek soilik esku hartu ahalko dute.
Hala nahi duten gainerako herritarrek begirale izateko aukera izango dute. Covid-19 gaitzaren zabalpena ekiditeko protokoloak medio, aforo mugak behartuta herritarren bat sartu ezinik geratuko balitz eta hala eskatuko balu, boto kutxa zabaltzen denetik kontaketa amaitu arte bideo grabazio bidez jasoko litzateke zenbaketa guztia.
Jarraipen batzordeak kontaketaren emaitza Zaldibiako Udaleko osoko bilkurara eramango du, herritarrek erabakitakoa ofizializatzeko eta Zaldibiako Udalaren irudi berria izendatzeko.
Lotura interesgarriak: