Larunbatean piztu zen txondorra, 200renbat herritarren aurrean. Orain zaintza egin beharko da 20renbat egunean jarraian.
2012ko maiatzaren 26an piztu zen Zaldibiako txondorra. Haur, gazte eta heldu jende andana bildu zen txondorraren inguruan.
Trikitilarien gidaritzapean, kalejiran bertaratu zen jende andana txondorra dagoen guneraino. Bertan dena prest zuten Xanti eta bere laguntzaileek.
Bertsolariek eman zioten saioari hasiera, bai eta txondorra pizteko agindua ere. Prest zuten sua pala bidez txondorraren tximinian barna sartu zuten.
Ondoren, Beti Gazte elkarteko abesbatzaren txanda iritsi zen eta honekin batera mokadu bat dastatzeko aukera izan zueten bertaratutakoek, Gaztelu eta Zubi Buru elkartetako ordezkarien eskutik.
Amaitzeko, Mari Karmen Irastorzak hartu zuen hitza, datorren egun eta asteetarako txondorraren zaintza auzolanean egiteko asmoa dagoenez, dei egin zien herritarrei, zeregin horretarako prestatu zen taulan txandak hartzeko.
LOTURA: Argazki galeria osoa