Ttipi-ttapa morearen VI. edizioa, martxoaren 7an

Martxoaren 7an ospatuko da Zaldibian Ttipi-Ttapa morearen VI. edizioa. Urtez urte sendotzen ari den hitzordu honek aldarrikapena eta giro paregabea uztartuko ditu beste behin, martxoaren 8aren atarian. Jarraian, informazio guztia.

 

EGITARAUA:

10:30 – Beroketa plazan

11:00 – Ttipi-ttapa morea

  • Parte-hartzaileek oinez, korrika edo ibilbide egokituan egiteko aukera izango dute, bakoitzak bere erritmoan.
  • Izen-ematea zabalik dago martxoaren 2 arte ondorengo formularioa beteta edo Karreane kultur etxean.

13:00 – Ekitaldia plazan

14:30 – Bazkaria Gaztelu elkartean

  • Tikeak Joxepanen daude salgai (​​​​langileak 25 € eta langabetuak 15 €) martxoaren 2ra arte edo tiketak gastatu arte.

Eta ondoren… poteo girotua!

Goazen kaleak arduraz, kolore morez eta aldarriz betetzera!

 

OHARRA: Egun horretako lan ezberdinak egiteko boluntarioak ere beharko ditugu.

Laguntzeko prest bazaude EMAN IZENA HEMEN edo Karreane kultur etxean.

2026ko Ttipi-ttapa morea

Izen-emate orria: bete mesedez jarraian ageri diren datuak