Hainbat herritarrek traste zaharrak atera dituzte egunotan egutegian egokitzen ez zen garaian. Egia da hilabete aldaketak nahasmena eragin ahal izan duela. Atera diren traste zaharren kopurua ikusita bilketa berezi bat egitea eskatu dio Udalak Sasietari eta bihar egingo da.
Kasu honetan, beraz, bilketa berezi bat egingo da bihar. Dena dela, halakorik berriro gerta ez dadin bitarteko gehiago landuko ditu Udalak, traste zaharrak atera daitezkeen egun eta lekuak nabarmenago seinaleztatuz.
Gogoratu hemen kontsulta dezakezuela urte guztiko egutegia, baita atera daitezkeen trasteen gida ere. Era berean, gomendatzen da ateratzekotan Sasietari jakinaraztea 943 16 15 55 telefonoan.
Hileko 1. eta 3. ASTELEHEN arratsaldeetan atera daitezke HERRI-GUNEKO BEIRA eduki-ontzien ondoan.