TRAFIKO OHARRA: Zaldibiko festak 2025

Hastear dauden herriko jaiak direla eta, hauek iraun bitartean, herriguneko ibilgailuen joan etorrian eta aparkalekuetan eragingo duten zenbait neurri hartu dira. Jarraian dituzue ikusgai.

 

BIDE MOZKETAK:

EREMUA:

  • GURE AMETSAtik SANTA FE 45era (Mariaundi)

EGUNAK eta ORDUAK:

  • URRIAK 2 OSTEGUNA 16:00etatik, URRIAK 5 IGANDEA gaueko 21:00ak arte.
  • URRIAK 10 OSTIRALA 18:00etatik, URRIAK 12 IGANDEA goizeko 08:00ak arte.

APARKALEKUAK:

  • Eskolako aparkalekuaren eremu bat barrakentzat izango denez, urriaren 12ra arte IGANDEA, barrakentzako zehaztutako eremuan ezingo da ibilgailurik aparkatu.
  • Garajeak dituzten herritarrei ibilgailuak bertan sartzeko deia egiten zaizue festa egunetan.
  • Bide mozketa eremuan IBIa edota PASABIDE BAIMENA duten garajeak dituzten bizilagunek kontrako norantzan sartu ahal izango dute bertaraino, Mariaundinetik.

GARRAIO PUBLIKOA: trafiko mozketako orduetan autobusak Biloreko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.