Trafiko oharra: uztailak 12, larunbata

Eguraldi iragarpenak tarteko, Ehun Milak lasterketaren antolakuntzak bi probak atzeratzea erabaki du. Zaldibiatik, beraz, bihar, larunbata, 19:00ak eta 22:00ak artean pasako da G2H proba. Jarraian, trafiko oharra eta antolakuntzaren adierazpena.

 

2025eko uztailaren 12an EHUNMILAK lasterketa dela eta, ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu.

EREMUA:

  • Bertuesa baserritik Arresenera eta handik Olakosaira

ORDUTEGIA:

  • Uztailak 12, larunbata, 19:00etatik 22:00etara

OHARRA:

Goian zehazturiko egun eta orduetan eta betiere ahal den neurrian AUTORIK EZ ERABILTZEA eskatzen dizuegu. Lasterketa pasatuko den etxe inguruetako TXAKURRAK LOTURIK edo kontrolpean izatea ere komeni da,  ezbeharrik gerta ez dadin.

Aldez aurretik, ehunmilak lasterketako antolatzaileen izenean, barkamena eskatzen dizuegu sortu litezkeen eragozpenengatik.