Trafiko oharra: Martxoak 18 larunbata
    Martxoaren 18an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiako udalerritik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoak 17 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan,  segurtasun neurriak direla eta. Berrikuntza batzuk ere badira aurten, jarraian duzue informazio guztia.
    
                
    
            
    
    TRAFIKO ITXIERA:
EGUNA: MARTXOAK 18, LARUNBATA
ORDUAK: 9:00etatik 18:30era, LAU ALDIZ pasako dira kotxeak.
	- LASTERKETA ORDUAK*: 9:30-11:10 / 11:30-13:10 / 14:30-16:10 / 16:30-18:10
 
               *Hauek ordu teorikoak dira, lasterketako gora-beheren arabera mugi daitezke.
EREMUA:
Lazkaomendi – Okobio – Miranda – Olalde – Olaa - IbaiOndo – Ñañarri - Arrese taberna – Saihesbidea - Larraizko bidea - Gaintzako bidegurutzea - Gaintza.
APARKALEKUAK:
	- NAÑARRI / IBAI-ONDO: bezperatik, martxoak 17 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu bi etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan,  segurtasun neurriak direla eta.
 
AURTENGO BERRIKUNTZAK:

	- RALLY IKUSLEAK: antolakuntzak Zelaatik Bilore artean eta Ibarrazpiko sahiesbidean egokituko ditu aparkalekuak ikusleentzat.
 
	- HERRITARRAK:
	
		- SANTA FE KALEA: NORANTZAZ ALDATUKO DA. Horrela, eskolako aparkalekutik eta Mari-haundiñetik behera dauden aparkalekuetatik ateratzeko aukera egongo da, Santa Fe kalean behera, kontrako norantzan.  Eskolako aparkalekutik ateratzeko antolakuntzaren  jarraibideak kontuan izatea beharrezkoa izango da. Mediku-Etxetik kalean gora ezingo da ibilgailurik igo, soilik beheranzko norantza baimenduko da.
 
		- ARTXANBERRI KALEA: bi aldeetara autoak aparkatuko direla aurreikusten bada ere, PASABIDEA libre utzi behar da, Artxanberriko garajeetara uneoro sarrera-irteera bermatzeko.
 
		- RALLY IBILBIDE BARRUAN DAUDEN APARKALEKUAK ETA ETXEBIZITZA/BASERRIAK: rallya geldirik dagoen zatietan antolakuntzak baimenduko ditu urtero bezala ibilgailuen irteerak.
 
		- GARRAIO PUBLIKOA: lineako autobusa Biloreko geltokira iritsiko da. Bertan hartu eta utziko ditu bidaiariak.
 
	
	 
Edozertarako telefono honetara deitzea eskatu du antolakuntzak: 688 642 894.