Trafiko oharra: Maiatzak 27 larunbata

2023ko maiatzaren 27 larunbata, ZALDIBIAKO MENDI LASTERKETA kirol froga ospatuko da Zaldibian. Hau dela eta ibilgailuen joan etorrian eragingo duten hainbat neurri hartuko direla jakinarazten dugu.

SANTA FE kalea, ARTXANBERRI kalea ETA ARRUEGI auzoko hasiera:

8:45etik 9:45era BIDEA MOZTUKO DA IBILGAILUENTZAT

  • Lasterketa plazatik aterako da. Marihaundiñeko bidegurutzetik, Artxanberri kalean zehar, Zubi Ondoraino eta handik hilerritik Ibargun baserrira.
  • 8:45etik 9:45era ibilgailuen joan-etorria eten egingo da, lasterketa igaro arte.

 

EGILEGOR AUZOA (ZULOTA-TXAMARRETXE) 9:00etatik 15:00etara

  • Lasterketako azken zatia Zulota gaiñetik Txamarretxera bidez burutuko da. Ibilgailuen joan-etorria bertako bizilagunetara mugatuko da lasterketa behar adinako segurtasunez burutu ahal izateko, irizpide zehatzak helaraziko dizkie antolakuntzak bizilagunei.

 

PLAZA EREMUA IBILGAILUENTZAT ITXITA EGONGO DA,   SANTA FE KALEA 21etik (Itoitz etxetik) SANTA FE KALEA 45ra (Mariaundi) Goizeko 8:30etik arratsaldeko 15:00ak arte.

 

GARRAIO PUBLIKOA: 8:00etatik 15:00etara, autobusak Arreseneko geltokira iritsi eta bertatik aterako dira.

 

 Zaldibian, 2023ko maiatzaren 22an