Trafiko Oharra: hobekuntza lanak GI-3781 errepidean, Arkakara bidean.

Foru Aldundiak berri eman digunez, urriaren 26an, astelehena, hobekuntza lan batzuk hasiko dituzte GI-3781 errepidean (Arkakarako bidean)  1,390 eta 1,660  kilometroen artean. Gutxi gora-behera Errekalde eta Konporta baserrien artean egingo dituzte harri-horma bat egiteko lanak eta bi aste irautea aurreikusten da. Bidea estua denez, honako oharra zabaltzea eskatu digute: bizilagunei edota lanera doazenei pasatzen uzteko modua egingo dute, baina gainontzekoei errepidea saihestea eskatzen zaie 8:00etatik – 18:00etara bitartean.

 

Adierazi digutenez iraupen gutxiko lana da (bi aste), baina zirkulazioa handia bada, lanak eragotzi eta luzatzea eragingo da. Hau hala izanik, ezinbestekoa ez bada bide hau saihestea eskatzen dizuegu datozen bi asteotan. 

Oinezkoei eta txinrrinduzaleei dagokionez, oinezko bidea erabiltzea gomendatzen dizuegu Zubita eta Antsusieta tartean behintzat. Zuhaitz batzuek bidea oztopatzen dutela badakigu, bihar bertan egingo dira pasabidea irekitzeko lanak. 

Lan hauekin batera orain dela bi aste iragarritakoak ere martxan dira. Ordiziara bidean harri-horma egiten ari dira eta Larraitza bidean Zaldibitik hasita Gaintzako bidegurutzeraino bidea konponduz doaz. Pazientzia eskatzen dugu guztietan, hobekuntzek mereziko dutelakoan.