Trafiko oharra

IRAILAren 16an ZALDIBIAKO  V. HERRI LASTERKETA ospatuko dela eta, ondorengo oharrak kontuan hartzea eskatzen dizuegu:

Lasterketa  behin eta berriz Zaldibiatik igaroko da. Hori dela eta,   IRAILAREN 16an, LARUNBATEAN, GOIZEKO 10:30etik 12:30ak ingurura arte IBILGAILUEN JOAN ETORRIAK ETEN EGINGO DIRA ZELAA HOTELETIK  AIESTARAN ERREKA AUZORAINO.


• Lasterketa egunean, larunbatean, 10:45etik 13:00etara, Bego Mertzeriatik Aiestaran Erreka auzoko ibilbidean zehar dauden aparkalekuetako kotxeak ezingo dira mugitu.


IBILBIDEA: Herriko plaza -Zelaa hotela - herriko plaza - Arrese - Pago bi etxea - Aiestaran Barrena - Aisterdi baserria - Aiestaran Goena baserriko iturria - Zelaa hotela-  herriko plaza.

AUTOBUS ZERBITZUA:


Lasterketa garaian autobus zerbitzuak honako aldaketak izango ditu:

• 10:40ean Zaldibiara iristen  den autobusa, kanpoko bidetik Arreseneko geltokiraino joango da, eta bertatik irtengo da 11:00etako autobusa.
• 11:40ean Zaldibiara iristen den autobusa, Zelaako biribilgunean geratuko da eta bertatik irtengo da 12:00etako autobusa.
• 12:40ean Zaldibiara iristen den autobusa, kanpoko bidetik Arreseneko geltokiraino joango da, eta bertatik irtengo da 13:00etako autobusa

Herri Lasterketako antolatzaileen izenean barkamena eskatzen dizuegu sortu litezkeen eragozpenengatik.