IRAILAren 19an ZALDIBIAKO V. HERRI LASTERKETA ospatuko dela eta, ondorengo oharrak kontuan hartzea eskatzen dizuegu:
• Lasterketa behin eta berriz Zaldibiatik igaroko da. Hori dela eta, IRAILAREN 19an, LARUNBATEAN, GOIZEKO 10:30etik 12:30ak ingurura arte IBILGAILUEN JOAN ETORRIAK ETEN EGINGO DIRA ZELAA HOTELETIK AIESTARAN ERREKA AUZORAINO.
• Lasterketa egunean, larunbatean, 10:45etik 13:00etara, Bego Mertzeriatik Aiestaran Erreka auzoko ibilbidean zehar dauden aparkalekuetako kotxeak ezingo dira mugitu.
IBILBIDEA:
Herriko plaza Zelaa hotela herriko plaza Arrese Pago bi etxea Aiestaran Barrena Aisterdi baserria Aiestaran Goena baserriko iturria Zelaa hotela herriko plaza.
AUTOBUS ZERBITZUA:
Lasterketa garaian autobus zerbitzuak honako aldaketak izango ditu:
• 10:40ean Zaldibiara iristen den autobusa, kanpoko bidetik Arreseneko geltokiraino joango da, eta bertatik irtengo da 11:00etako autobusa.
• 11:40ean Zaldibiara iristen den autobusa, Zelaako biribilgunean geratuko da eta bertatik irtengo da 12:00etako autobusa.
• 12:40ean Zaldibiara iristen den autobusa, kanpoko bidetik Arreseneko geltokiraino joango da, eta bertatik irtengo da 13:00etako autobusa
Herri Lasterketako antolatzaileen izenean barkamena eskatzen dizuegu sortu litezkeen eragozpenengatik.
Zaldibian, 2015eko irailaren 16an