IRAILAren 20an ZALDIBIAKO IV. HERRI LASTERKETA ospatuko dela eta, ondorengo oharrak kontuan hartzea eskatzen dizuegu:
• Lasterketa behin eta berriz Zaldibiatik igaroko da. Hori dela eta, IRAILAREN 20an, LARUNBATEAN, ARRATSALDEKO 17:00etatik 19:00ak ingurura arte IBILGAILUEN JOAN ETORRIAK ETEN EGINGO DIRA ZELAA HOTELETIK AIESTARAN ERREKA AUZORAINO.
• APARKALEKUAK: Lasterketa egunean, larunbatean, 15:00etatik 20:00etara, Bego Mertzeriatik Estanku tabernarainoko aparkalekuek hutsik egon beharko dute.
IBILBIDEA:
Herriko plaza Zelaa hotela herriko plaza Arrese Pago bi etxea Aiestaran Barrena Aisterdi baserria Aiestaran Goena baserriko iturria Zelaa hotela herriko plaza.
Herri Lasterketako antolatzaileen izenean barkamena eskatzen dizuegu sortu litezkeen eragozpenengatik.
Zaldibian, 2014ko irailaren 18an