Sei hilabeterako peoi-balioanitza kontratatzeko deialdia
Pertsona bat behar da kaleen eta udal eraikinen garbiketa lanak egiteko, lorezaintza lanak egiteko eta, udalaren beharren arabera, bestelako lanak ere egiteko. Eskaintza 2025eko enplegu sustapenerako tokiko ekimenen laguntzen esparruan kokatzen da. Jarraian duzue informazioa eta aurkezteko bete beharreko baldintzak.
Informazio orokorra:
- Iraupena: 6 hilabeterako
- Lanaldia: osoa
- Ordutegia: 06:00 - 13:15, baina kontratatuaren eta udalaren artean adosteko moldagarritasuna izango da.
Funtzioak:
- Udal eraikinen eta kaleen garbiketa lanak
- Lorazaintzako lanak
- Antolakuntza eta beharren arabera bestelako lanak
Ezinbesteko baldintzak:
- Langabea izatea
- Goierrin erroldatua izatea
- Euskaraz komunikatzeko gutxieneko gaitasuna
- Toki ekintzetarako 2025ko Lanbideko dirulaguntza deialdian ezarritako irizpideak bete beharko ditu
Baloratuko da:
- Zaldibian bizi eta bertan erroldatuta egotea
Izen-ematea: