Saltarriko leizearen garbiketa

Enirio-Aralar Mankomunitateak deituta eta eguraldiak baimentzen badu, ekainaren 5ean Saltarriko leizearen garbiketa egingo da. Urtetan zehar pilatzen joan den zaborrez beteta dago leizea eta Mankomunitatetik deialdi irekia egin da eremua lehengoratzeko lana gidatuko duen Felix Ugarte espeleologia taldeari lagundu nahi dionarentzat. Parte hartu nahi dutenak goizeko 9:00etan Saltarrin egotea eta aurrez izena ematea eskertuko da. Jarraian informazio osoa. 

Enirio-Aralar Mankomunitateak aurten estreinatu duen web-orri berrian, datorren larunbaterako egin duen deialdia eta parte hartzeko bidea kontsultatu ditzakezu HEMEN.

 

Bertan, informazioa eta izen-emateko bideez gainera, egindako lanaren berri ere emango dela jakinarazi du Mankomunitateak.