Zaldibiako ibaiaz gozatzera datozen inguruko herrietako hainbat gaztetxok eta herrikoak diren beste batzuk, eskolako zubitik salto egiten dute ibaira. Ondoren presa neumatikoaren gainetik zehar korri eta salto egiten dute.
Zaldibiako Lardizabal eskola inguruan presa neumatikoa jarri zenetik, gero eta gehiagora doan praktika batek kezkatzen gaitu.
Zaldibiako ibaiaz gozatzera datozen inguruko herrietako hainbat gaztetxok eta herrikoak diren beste batzuk, eskolako zubitik salto egiten dute ibaira. Ondoren presa neumatikoaren gainetik zehar korri eta salto egiten dute.
Batetik, zubitik salto egitearen arriskua dago. Denbora asko ez dela, ekainaren 8an gisa honetako jauzi batengatik, tetraplejiko geratu da 18 urteko donostiar gazte bat.
Bestetik, presa neumatikoaren gainean ibiltzearen kontua dago. Pasa den hilabetean, presa horiek egin zituen teknikaria ekarri genuen errebisio bat egitera. Uda garaian gazteen praktikaren berri eman genion eta ezin zuen sinetsi. Izugarrizko arriskua dagoela jakinarazi zigun. Presako gainazal neumatikoan irrist egin eta behera erortzeko arriskuaz gain, presa automatikoa jaitsiko balitz, presa eta zubiaren artean egon litezkeen igerilariak urak berarekin eramango lituzke erremediorik gabe.
Hau honela izanik, ZALDIBIAKO UDALAK ESKOLA EREMUKO ZUBIA ETA PRESAREN ARTEAN JAUZI EGIN EDO ETA IGERI EGITEA DEBEKATZEN DU. Ohar honen bidez, erabiltzaileei eta haien arduradunei neurriak hartzeko eta betearazteko eskatzen die Udalak, konpondu ezineko istripu tamalgarrirenbat gertatu aurretik.