Ohiko Osoko Bilkura deialdia

Urtarrilaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan izango da Ohiko Osoko Bilkura Udaletxeko areto nagusian. Jarraian gaiordenari buruzko informazioa eta deialdia.

EGUNA: URTARRILAK 22, ASTEAZKENA
ORDUA: 19:00ETAN
LEKUA: BATZAR ARETOA


AZTERGAIAK:


1. 2019ko Azaroaren 21an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
2. Aurreko bileratik gaur egunera Alkateak sinatu dituen Dekretuen zerrenda.
3. 2020ko ekitaldiari dagokion aurrekontu orokorrak behin-behineko onartzea
4. Batzorde informatzailea iraunkorra eta orokorra eratzearen proposamena onartzea
5. Zinegotzi baten dimisioaren eta beste baten kargu hartzearen berri ematea
6. Erraustegiari buruzko eztabaida – Usurbilgo Alkatearen eskariaren harira mozioa onartzea
7. Urtarrilak 30, Greba Orokorra - Gutun Sozialaren ebazpena onartzea
8. 2019ko aurrekontuaren egikaritza txostena aurkeztea.
9. Galde erreguak