Ostegunean, martxoak 12, 16:30ean Karreane Kultur Etxean Pakea Galdos Etxeberria erizainak tailerra emango du. Jarraian informazio gehiago.
Emakumeen Nazioarteko Eguna pasatu berritan antolatu da "Norbere burua zaintzeko tailerra". Besteekiko zaintza ardurak dituztenek, gehienetan emakumeek, norbere burua zaintzea ahazten dute askotan. Honek ez du zertan horrela izan behar, ordea, eta osteguneko tailerrean horretaz jabetzen eta norbere burua zaintzeko estrategiak lantzen lagunduko digu herrian jada ezaguna dugun Pakea Galdos Etxeberria erizainak.
Ez dago aurrez izena eman beharrik. Bi ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gora-behera. Animatu eta zatoz!