Atzo Osasun Sailburuak neurri berriak hartzea aztertzen ari zirela esan ondoren, gaur bertan pertsonen mugikortasuna eta jende pilatzeak gehiago mugatzeko neurriak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak, LABI aholku batzordeak gaur goizean egoera epidemiologikoa aztertu eta gero. Jarraitu irakurtzen.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eguerdian emandako prentsaurrekoan zerrendatu ditu laster indarrean sartuko diren neurri berri nabarmenenak:
Neurri nagusi hauek zerrendatu baditu ere, gehiago izango direla adierazi du eta tokian toki mugikortasuna edo jarduera zehatz batzuk mugatzeko aukera ere ez du baztertu. Kasu horretan Gipuzkoa eta Goierrin azken bi asteetan asko okertu da egoera, beraz aurreikusi daiteke datuek gorantz jarraituz gero neurri zorrotzagoak ezarriko direla.
Neurri hauek indarrean sartzeko, aurrez EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi beharko ditu eta ohi bezala agindu ofiziala argitaratzean sartuko dira indarrean. Udalaren komunikazio bideetatik jakinaraziko ditugu.
HEMEN Osasun Sailburuak emandako prentsaurreko osoa.