Pasa den ostiralean neurri batzuk ezarri eta beste batzuk gomendatu ostean, Espainiar Gobernuak Alarma Egoera ezarri zuen igandean eta atzo bildu zen LABI batzordeak neurri berriak hartzea adostu du. Neurriok indarrean dira jada eta jarraian dekretu osoa, zein neurri nabarmenenak.
2020ko urriaren 26an Lehendakariaren dekretua argitaratu da, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapenari eusteko.
Albistearen amaieran duzue dekretu osoa, araudi orokorrak eta arloz arlokoak zehazten dituen agiri ofiziala. Hauek dira indarrean sartu berri diren neurri nabarmenenak:
Salbuespenak:
a) Sendagaiak, osasun-produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erostea.
b) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea.
c) Albaitaritza-zentroetara joatea urgentziazko arrazoiengatik.
d) Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea.
e) Ohiko bizilekura itzultzea, atal honetan aurreikusitako jarduera batzuk egin ondoren.
f) Adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza ematea.
g) Ezinbestekoa edo premia-egoera dela eta.
h) Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua.
i) Gasolindegietako edo gasolina-zerbitzuguneetako errepostajea, aurreko paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egiteko beharrezkoa denean.
Salbuespenak:
a) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea.
b) Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzea.
c) Unibertsitate-, irakaskuntza- eta hezkuntza-zentroetara joatea, haur-hezkuntzako eskolak barne.
d) Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea.
e) Adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza ematea.
f) Mugakide diren lurraldeetako finantza- eta aseguru-erakundeetara edo hornidura-estazioetara joatea.
g) Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko edo presako jarduketak.
h) Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea, bai eta beste administrazio-izapide atzeraezin batzuk ere.
i) Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea.
j) Ezinbestekoa edo premia-egoera dela eta.
k) Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua.
Mugatu egiten da bizilekua finkatuta duten udalerriko mugarte bakoitzeko pertsonen sarrera eta irteera, aurreko zenbakian aurreikusitako salbuespenekin, eta mugakide diren udalerrien arteko mugikortasuna baimentzeari kalterik egin gabe, ohiko igarobidean, banakako gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko. Salbuetsita daude, halaber, eranskinaren 14.1 atalean baimendutako kirol-lehiaketetarako beharrezkoak diren lekualdatzeak.
Erabilera publikoko espazioetan, itxietan nahiz aire zabalekoetan, nahiz erabilera pribatuko espazioetan egoteko, ezinbestekoa izango da gehienez ere sei pertsona egotea, salbu eta bizikideak badira, eta hargatik eragotzi gabe jendearentzat irekitako bulegoei, instalazioei eta establezimenduei, edo adingabeei edo menpeko pertsonei dagokienez ezartzen diren salbuespenak. Era berean, muga honen barruan ez dira sartuko lan-, hezkuntza- eta erakunde-jarduerak, ezta araudi aplikagarrian berariazko neurriak ezartzen direnak ere.
Dekretuaren aurretik hartutako neurriak indarrean jarraituko dute eta aplikatuko dira, dekretuan bertan eranskinen atalean ageri dira.