Musika Eskolaren jarduna ezagutzeko ate-ireki saioak eta bilera informatiboa

Zaldibiako Udalak hitzarmena adostu du Ordiziako Musika Eskolarekin datorren ikasturtean ere bere zerbitzuak Zaldibian eskaini ditzan. Maiatzaren 12tik 16ra irekiko da 2025/2026 kurtsorako matrikulazioa, baina aurretik ate-irekiak eta informazio bilera  antolatu dira musika eskolaren eskaintza bertatik bertara ezagutzeko.

 

Musika Eskola zerbitzua urte askotan zehar eman da Zaldibian, eta herritarren artean bada musikarako zaletasunik. Gaur egun 43 erabiltzaile dabiltza musika eskolan, eta datorren ikasturtea antolatzeko lanak hasiak dira.

Matrikulatu aurretik Musika Eskola barrutik ezagutzeko ate-irekien saioak eta bilera informatiboa antolatuko dira, maiatzaren 5ean eta 7an. Edozein herritar gerturatu daiteke eskaintza ezagutzera. Hona hemen programazioa:

MAIATZAK 5, ASTELEHENA

  • 17:30. Ate irekiak Hizkuntza Musikala eta HHko haurren musika tailerra ezagutzeko.

  • 17:45. Ate irekiak trikitixa, piano eta biolin saioetan.

  • 18:00. Ate irekiak gitarra eta musika taldean ikusteko aukera.

MAIATZAK 7, ASTEAZKENA:

  • 16:00etik 17:00etata. Ate irekiak bateria-perkusio saioan.
  • 19:00. Bilera informatibo irekia Karreane Kultur Etxean. Egungo erabiltzaileentzat eta erabiltzaile berri izan daitezkeenentzat izango da, eta musika eskola zerbitzuari buruzko informazioa azalduko dute Ordiziako Musika Eskolako arduradunek.

 

2025/2026 kurtsorako matrikulazioa

2025-2026 ikasturterako matrikulatzeko epea maiatzaren 12tik 16ra bitartean izango da irekita. Ordiziako Musika Eskolako arduradunak maiatzaren 14an Zaldibiako Kimuene kulturgunean izango dira, eta gainontzeko egunetan Ordiziako Musika Eskolara bertaratu beharko da izena ematera. Aurten, egun erabiltzaile izan direnek eta berriek, guztiek bete beharko dute matrikulazio orria.

EPEA: Maiatzaren 12tik 16ra (biak barne) irekiko da ikasturte berrian matrikulatzeko epea.

LEKUA: Zaldibian maiatzaren 14an, asteazkena, 16:00etatik 19:00etara, Kimuene kulturgunean. Gainontzeko egunetan Ordiziako Musika Eskolan bertan. 

OHARRA: Egungo erabiltzaileek eta berriek, guztiek bete behar dute matrikulazio orria. 

INFORMAZIO GEHIAGO: Karreane Kultur Etxean eta beheko pdf aurkezpenean