Maiatzaren 21ean irekiko da 2026/2027 ikasturtean Musika Eskolan izena emateko matrikulazio-epea. Haur, gazte nahiz heldu, musikara gerturatu nahi duten herritarrentzat Zaldibian bertan eskaintzen ditu bere ikastaroak Ordiziako Musika Eskolak, eta eskaintza bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da datozen egunetan.
2026/2027 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIOA
2025-2026 ikasturterako matrikulatzeko epea ireki du Zaldibiako musika eskola, eta Ordiziako Musika Eskolako arduradunak ostegunean, maiatzaren 21ean, Zaldibiako Kimuene kulturgunean izango dira izen-ematea bertatik bertara egin ahal izateko, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitartean. Egun horretan Kimuenera gerturatu ezin dutenak maiatzaren 25etik 29ra Ordiziako Musika Eskolara bertaratu daitezke matrikula egitera. Gainera, musika eskolaren eskaintza bertatik bertara ezagutu nahi dutenek horretarako aukera izango dute datozen egunetan. Interesa dutenek aldez aurretik hitzordua hartu behar dute 943 88 87 52 telefono zenbakira hots eginda edo info@musikaeskola.eus helbidera idatzita.
EPEA: Maiatzaren 21etik 29ra (biak barne) irekiko da ikasturte berrian matrikulatzeko epea.
LEKUA: Zaldibian maiatzaren 21ean, osteguna, 16:00etatik 18:00etara, Kimuene kulturgunean. Gainontzeko egunetan Ordiziako Musika Eskolan bertan.
INFORMAZIO GEHIAGO: Musika eskolak eskaintzen dituen ikastaro, tarifa eta bestelakoei buruz informatzeko, 943 88 87 52 telefonora hots egin edo info@musikaeskola.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.
MUSIKA ESKOLAREN ESKAINTZA:
Aukera ezberdinak eskaintzen ditu musika eskolak adin eta gustuen arabera: