Martxan da Zaldibiako LGBTI+ Udal-diagnostikoa

Zaldibiako Udalak, Hiruki Larroxa kooperatibarekin elkarlanean, herriko LGBTI+ errealitateei buruzko udal-diagnostikoa jarri du martxan. Helburua, LGBTI+ herritarrek beren sexualitatea libreki bizitzeko dituzten aukerak eta oztopoak hobeto ezagutzea da. Herritarren ahotsak jasotzeko, galdeketa hau betetzera gonbidatzen zaituztegu. Anonimotasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko dira.

 

Zaldibian ere sexu-aniztasunak badu lekurik… baina nola bizi dugu hori benetan?

Zaldibiako Udalak, Hiruki Larroxa kooperatibarekin elkarlanean, herriko LGBTI+ errealitateei buruzko udal-diagnostikoa jarri du martxan. Helburua, LGBTI+ herritarrek beren sexualitatea libreki bizitzeko dituzten aukerak eta oztopoak hobeto ezagutzea da; bai eta ikusgarritasunari, bizigarritasunari eta askatasunari bide emateko urrats eta neurri posibleak aztertzea ere.

Diagnostikoaren bidez, beraz, argazki osatu bat sortu nahi dugu eta, horretarako, Zaldibiako LGBTI+ herritarren testuingurua eta errealitateak hobeto ezagutzea izango da ardatz, etorkizunerako oinarriak eraikiz.

Horretarako  herritar guztien parte hartzea ezinbestekoa izango da. Hori dela eta, guztien ahotsak jasotzeko galdeketa hau betetzera gonbidatzen zaituztegu:

https://labur.eus/ZaldibiakoDiagnostikoa

Ekarpen guztien anonimotasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko dira.

Prozesuari buruzko edozein galdera edo zalantza, nahiz bertan parte hartzeko gogoa baldin baduzu idatzi lgbtidiagnostikoa@zaldibia.eus helbidera.