Abenduaren 17an, asteazkenean, lehen sorospenetako ikastaro txiki bat emango dute Uxue Zumalde eta Irati Garmendia erizainek. 18:00etan izango da Karreaneko ganbaran eta bi orduko iraupena izango du. Izena kultur etxean eman behar da. Adi, plaza mugatuak dira eta.