Lehen bi auzo konpostguneak, martxan jartzeko prest

Hondakin organikoaren kudeaketa herrian bertan egiteko helburuarekin, prest ditugu Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruko lehen bi auzo konpostguneak. Parte hartu nahi duten Mendi-Ondo eta Gaztainadi inguruetako bizilagunei udaletxean izena emateko deia luzatzen diegu. Datozen asteetan burutuko ditugun bileretan zehaztuko dira herriguneko gainontzeko auzo konpostguneen kokapenak.

ZER DA AUZOETAKO KONPOSTGUNEA edo KONPOSTGUNE KOMUNITARIOA?

Etxeko hondakin organikoak kudeatzeko gunea da. Zehazki, materia organikoa edo biohondakinak tokian bertan kudeatu eta konpost bihurtzeko gunea.  

NORK KUDEATUKO DU?

Herritarrak bere etxeko organikoa tokian utzi beharko du, eta Zaldibiako udal langileak arduratuko dira hortik aurrerakoaz; organikoa nahastu, prozesua zaindu eta behar bezala gauzatzen dela bermatuko dute. Modu honetan, kalitatezko konposta lortzeaz gain, sor litezkeen arazoak ekidingo dira.

KONPOSTA ETXEAN EGITEN DUTENAK ZER?

Bejondeizuela! eta jarraitu holaxe. Konposta etxean egiteagatik ere hobaria eskatu dezakezue udaletxean. Zalantzak argitzeko edo laguntza behar izanez gero, jarri harremanetan udalarekin.

NOLA FUNTZIONATUKO DU?

  1. Udaletxean eskaera egin. Eskaera online egiteko sakatu hemen. Udaletxean bete beharreko agiria deskargatzeko sakatu hemen.
  2. Giltza elektroniko bat emango zaizu, eta organikoa non eta nola utzi zehaztuko zaizu.
  3. Une horretatik aurrera, kubo marroia kalera atera ordez, hondakin organikoa konpostgunera eraman behar duzu. Zuk nahi duzun egun eta orduetan. Organikoa utzi ondoren, materia lehorra botatzea da baldintza bakarra. (Bertan eskuragarri)
  4. Konposta egiteagatik, hobaria jasoko duzu hondakin tasan.

ZE ABANTALLA DITU AUZO KONPOSTGUNEAK?

  • Urteko 365 egunetan, asteko 7 egunetan eta eguneko 24 orduetan atera daiteke hondakin organikoa.
  • Zure etxetik gertu kokatzen da eta kuboa bertan garbitzeko iturri bat izangu duzu eskura.
  • Sarraila elektroniko bidez zabaltzen da konpostgunea.
  • Kantitake mugarik gabe utzi dezakezu ondo bereizitako hondakin organiko guztia.
  • Hondakin tasan hobaria jasoko duzu, ondo birziklatzeagatik.

NORK EMAN DEZAKE IZENA AUZO KONPOSTGUNEAN, MOMENTUZ?

Momentuz Mendi Ondo eta Gaztiñadi inguruan bizi diren bizilagunek, guneak eraiki ahala zabalduko da aukera.

  • Mendi Ondoko auzo konpostgunean:
    • MENDI-ONDO – SANTA FE 1, 3, 5
    • MUGERTZA –     SANTA FE 1
    • OBERENA –     SANTA FE 7
    • URBIA –         SANTA FE 11
  • Gaztañadiko auzo konpostgunean:
    • TXAPELETXE –     SANTA FE 55
    • OSTADAR –     SANTA FE 59,61,63
    • BIKARIOETXE –     SANTA FE 57
    • GAZTAINADI –     SANTA FE 96,98
    • ITURRALDE, ITURRIONDO, ALOTZPE eta OLANO-ETXEBERRI

NORK ESKATU DEZAKE KONPOSTA HOBARIA?

  • Auzo konpostgunean parte hartzen duenak eta hondakin organikoa biltze ez zaionak.
  • Etxean konposta egiten duenak eta hondakin organikoa biltze ez zaionak.
  • Bere hondakin organikoa, animaliei bazka bezala eman eta hondakin organikoa biltzen ez zaionak.

Hiru kasu hauetako batean bazaude udaletxean eskatu dezakezu hondakin tasan konposta hobaria.

Zaldibiako lehen bi auzo konpostguneak prest

Loturak: